[M] Ir al Menú de navegación

[C] Ir al contenido

[I] Ir al índice de sección


 

Hasiera » Erabilgarritasuna

Erabilgarritasuna

Erabilgarritasuna web orri batean gordetako informazioa ikusteko gaitasunari deritzo. Nahiz eta erabiltzaileak ezintasun fisikoa (ikusteko, entzuteko eta mugitzeko minusbaliotasuna), teknologikoa (konexio motela, nabigatzaile zaharra, pantaila motela, eta abar) edo ingurunekoa izan, edukia ikusi ahal du.

Biobide helburua

Gaur egun, milioika pertsonak, ezintasunen baten eraginez, webguneetan nabigatzeko zailtasun handiak dituzte. Hortaz, gure webgunea garatzean erabilgarritasunaren oztopoak gutxitu nahi izan ditugu eta erabiltzaile gehienek erabili ahal izango duten webgunea eratu.

Xede horrekin, WAIk (Webaren Erabilgarritasunerako Ekimenak) ezarritako erabilgarritasun arauei jarraitu diegu, eta W3Ck (World Wide Web Consortiumek) gomendatzen dituen formatu estandarrak baliatu ditugu.

Egiaztatze puntuak

Zentzu horretan, hona hemen hartu ditugun neurri nagusienak:

Nabigazioa

Gune osoan nabigazio logiko eta intuitiboa lortu nahi izan dugu. Horretarako, estruktura bera erabili dugu orri guztietan:

  • Webguneko atal garrantzitsuenekin lotura duen nabigazio barra nagusia.
  • Erdiko zonan, erabiltzaileari une oro zer atal eta azpi-ataletan dagoen nahiz azken horien gaineko informazioa erakusten dion bidea dago.

Teklatu bidezko laburbideak

Teklatu bidezko lasterbideak edo accesskey delakoak, webgunearen edukia ikusteko aukera eskaintzen dizuten tekla konbinazioak dira, zuzenean eta sagua erabili gabe.

Teklatu bidezko lasterbideak sistema eragilearen eta nabigatzailearen arabera aktibatzen dira. Hona ohikoenak:

  • Internet Explorer nabigatzaileak dituzten Windows sistemetan, honako sekuentzia jarri beharko duzu: ALT + LASTERBIDEA + ENTER
  • Mozilla familiako nabigatzaileak dituzten Windows sistemetan, honako sekuentzia jarri beharko duzu: ALT + LASTERBIDEA
  • Hona hemen MAC sistemen tekla sekuentzia: CTRL + LASTERBIDEA

Hona hemen Biobide Webgunean nabigatzeko erabili ditzakezun teklatu bidezko lasterbideak

  • 0 tekla -> Hasierako orrialdera sartzeko lasterbidea edo sarbide zuzena.
  • 1 tekla -> "Enpresa" atalerako sarbide zuzena
  • 2 tekla ->"Baliabide teknikoak" atalerako sarbide zuzena
  • 3 tekla -> "Giza taldea" atalerako sarbide zuzena
  • 4 tekla -> "Interesgarria erabiltzailearentzat" atalerako sarbide zuzena
  • 5 tekla -> "Orainaldia" atalerako sarbide zuzena
  • 6 tekla -> "Intranet" atalerako sarbide zuzena
  • 7 tekla -> "Erabilgarritasuna" atalerako sarbide zuzena
  • 8 tekla -> "Lege-oharra" atalerako sarbide zuzena
  • 9 tekla -> "Kontaktua " atalerako sarbide zuzena
  • M tekla -> "Menú de navegación" atalerako sarbide zuzena
  • C tekla -> "contenido" atalerako sarbide zuzena
  • I tekla -> "Índice de sección" atalerako sarbide zuzena

Oharra: Honako sistemek ez dute teklatu bidezko lasterbiderik onartzen: Netscape 4, Camino, Galeon, Konqueror, Omniweb, Safari (1.2 bertsioa baino zaharragoak), Opera Windows/Linux (7.0 bertsioa baino zaharragoak).

Estekak

"Title" ikurraren bidez azalpena agertzen duten esteketan, euren xede esteka zein den argi agertu behar du.

Gainera, ahal izan dugun neurrian, javascript funtzioetarako estekak saihesten ahalegindu gara.

Ikusizko diseinua

Webgune honek kaskada (CSS) estiloko orriak erabiltzen ditu informazioa aurkezteko. Horrela, erraz sartu eta era egokian ikusi ahal izango dira hainbat inguru.

Irudiak

Irudi guztiek azalpen laburra agertzen dute “alt”, “longdesc” edo “title” delakoen bidez.

Apaintzeko soilik erabili diren irudi horiek azalpen testu hutsak dituzte.

Tipografia

Letren tamaina erlatiboak erabili ditugu, erabiltzaileak berak konfiguratu behar dituenak; horrela, errazagoa izango da webgunearen edukia irakurtzea.

Letraren neurria handitu edo txikitzeko, honako urratsak bete baino ez duzu:

  • Nabigatzaile gehienetan, “Ver” (ikusi) menuan sartu.
  • “Tamaño del texto” (testuaren neurria) hautatu.
  • Nahi duzun aukera markatu.

Erabilgarritasun maila

Orri guztiak XHTML 1.0 Transitorial eta CCS 1.0 moduan balidatu dira. TAW baliabidearen bidez eskuragarritasuna aztertu dugu eta A bikoitza (AA) mailara heldu gara.

Webgune hau nabigatzaile nagusienen bertsioekin (Internet Explorer 5.5 eta berriagoak, Mozilla, Opera) era egokian ikus daitekeela egiaztatu dugu.

Nolanahi ere, jakin badakigu, aipatutako irizpide horiek guztiak bete ditugun arren, gure edukiak ikusteko zailtasunak izan ditzakezula. Hori gertatuz gero, zure iradokizunak clientesbilbobus@bilbao.eus helbidera bidaltzeko eskatzen dizugu: clientesbilbobus@bilbao.eus


© Autobuses Urbanos de Bilbao, Biobide. Tellaetxebidea k., 3. 48015 Bilbao  clientesbilbobus@bilbao.eus
T. 944 790 981 F. 944 452 244