[M] Ir al Menú de navegación

[C] Ir al contenido

[I] Ir al índice de sección


 

Hasiera » Enpresa

Enpresa

2012ko maiatzatik, Autobuses Urbanos de Bilbao Biobide, Bilbobus, hiri garraio publikoaren enpresa esleipenduna da. Bilbobusek 43 linea ditu (horietako zortzi gauekoak dira) eta 147 autobus. 2013an 25.8 milioi bidaiari garraiatu, 6.3 milioi kilometro egin zituen, eta 625 langile aritu ziren enpresan Bilbobus kudeatuta, Biobide enpresaren xedea da hiri garraioaren alorrean eredua izatea.  

Hartaz, ilusioa, esfortzua eta teknologia guztia Bilboren zerbitzuan jarriko ditu. Horretarako, flota berritzeko eta eskuragarriagoa bihurtzeko hobekuntza nabarmenak gauzatuko ditu, eta gas kutsakor gutxiago igorriko ditu atmosferara. Halaber, linea garrantzitsuetako autobusen maiztasuna hobetuko du, eta bidaiariari informazio egokia emateko saiakera berezia egingo du. Eta hori guztia lortuko da helburu nagusia baztertu gabe: bilbotarrei eskainiko dien garraio publikoa goreneko kalitatekoa izatea. Autobus zerbitzuaren alorrari dagokionez, Biobide, Bilboko Udalak eta hainbat gizarte eragilek hartu duten konpromisoak hobekuntza plan nabarmenak emango dizkio hiriari.


Biobide enpresaren asmoa da Bilbon bizi, lan egin eta ikasten duten hiritar guztien mugikortasunaren beharrei erantzutea, haien bizi-kalitatea hobetzeko. Horretarako, garraio kolektiboko zerbitzua eskaintzen du, modernoa, kalitatekoa, eraginkorra eta erabilgarria.



© Autobuses Urbanos de Bilbao, Biobide. Tellaetxebidea k., 3. 48015 Bilbao  clientesbilbobus@bilbao.eus
T. 944 790 981 F. 944 452 244