[M] Ir al Menú de navegación

[C] Ir al contenido

[I] Ir al índice de sección


 

Hasiera » Enpresa » Kalitate politika

Kalitate politika

Biobide enpresaren xede nagusia da bere bezeroen beharrak eta itxaropenak erabat asetzea, eta, bestalde, baliabideen erabilpen eta mugikortasun iraunkorragoak lortzeko jarduera gauzatzea. Halaber, bere jarduerei dagozkien legezko betebeharrak eta arauak betetzen ditu aldi oro.

Xede hura lortzeko, Espainiako Estatuan Biobide enpresak antolatzen dituen sareek kalitatea kudeatzeko sistema bat ezarri dute,  UNE-EN ISO 9001, UNE-EN ISO 13816  arauak zehaztutako ereduan oinarritua. Bestalde, zerbitzuaren kalitatea lortze aldera, ondoko konpromiso zehatzak hartu ditu bezeroekin:

  • Puntualtasuna eta erregulartasuna
  • Eskuragarritasuna eta erabiltzeko erraztasuna
  • Ibilbideak, maiztasunak eta ordutegiak mugikortasun beharrei egokitzea
  • Herritarrei argibideak eskaintzea geraleku guztietan 
  • Bezeroarentzako arreta eta gure laguntzaileek kalitateko harremana eskaintzea
  • Erosotasuna eta garbitasuna
  • Profesionaltasuna eta etengabeko prestakuntza langileentzat
  • Goreneko segurtasuna bezeroentzat eta langileentzat
  • Iruzurra kontrolatzea
  • Herritarrek parte hartzea eta bizikidetza hobea lortzeko ekarpena egitea
  • Ingurumenari goreneko errespetua erakustea eta garapen iraunkorra bultzatzea

Kalitate politika deskribatzeko eta hura bermatzeko oinarrizko alderdiak zehaztu nahirik, kalitate eskuliburu bat egin da, UNE-ISO 9001:2000 arauan oinarritua. Bertan xedatutakoa nahitaez bete behar da enpresan (ziurtagiria duten zerbitzu zentralak eta sareak).



© Autobuses Urbanos de Bilbao, Biobide. Tellaetxebidea k., 3. 48015 Bilbao  clientesbilbobus@bilbao.eus
T. 944 790 981 F. 944 452 244