[M] Ir al Menú de navegación

[C] Ir al contenido

[I] Ir al índice de sección


 

Hasiera » Enpresa » Xedea

Xedea

Autobuses Urbanos de Bilbao Biobide lanean ari da Bilboko garraio publikoari irtenbideak emateko. Zeregin horren oinarria da mugikortasuna nola kudeatu behar den ondo jakitea. Horretarako, bere eskarmentua jartzen du tokiko agintarien eta hiritarren zerbitzuan, garraio publikoko eskaintzan konfiantza jarri dutelako. Hain zuzen ere, garbi dago garraio horren fidagarritasunak, erosotasunak eta kalitateak bat egin behar dutela bezeroen itxaropenekin.

Gainera, zerbitzu eta kalitate ildo horien esparrua garapen iraunkorra da, Biobide enpresaren ustez, garapen horrek ingurumena hobetzeko aukera egokia eskaintzen duelako, eta, aldi berean, bezeroen beharrak asetzen direlako. Hain zuzen ere, flotak dituen 152 autobusetatik 52 biodiesela erabiliz ibiltzen dira % 20an. Gainera, zerbitzuan sartu diren azken ibilgailuek igortze gutxiko motorra erabiltzen dute, eta, egungo ekologia kalifikazioari dagokionez, goreneko maila eskuratu dute (Euro V eta EEV).

Bestalde, erabiltzen dituzten elementu asko gai birziklagarriz eginak dira, besteak beste: pintura, plastiko eta kautxo biodegradagarria, energia aurrezteko kristal tindatuak (beroa udan eta hotza neguan), etab.

Biobide enpresaren beste erronka bat da ibilgailuen erabateko erabilerraztasuna lortzea, hori dela eta, duela gutxi erosi diren guztiak mugikortasun urriko hiritarrendako egokituta daude.  Hartaz, Biobide enpresak, flotaren % 92 erabat prest dago mugikortasun urriko herritarrei zerbitzua emateko. Honako hauek dituzte autobusek: barruko eta kanpoko kartelak, argidunak eta handiagoak; mugikortasun urriko bezeroentzako arrapalak; zoru irristagaitzak; arreta berezia izateko eskubidea duten hiritarrentzako jarlekuak; jarleku ergonomikoak, bezeroak eroso egoteko modukoak; aulki gurpildunentzako edo haur-aulkitxoentzako guneak; zoru baxua eta jarraitua, eskailerarik gabea; inklinazio sistema, espaloiaren maila berean jartzekoa, sarbidea eta irteera errazten duena; etab.

Biobide enpresako giza taldea osatzen duten 700 langileek aipatutako helburuen aldeko apustua egin dute, eta horiek lortzeko saiakera berezia egiten dute egunero.



© Autobuses Urbanos de Bilbao, Biobide. Tellaetxebidea k., 3. 48015 Bilbao  clientesbilbobus@bilbao.eus
T. 944 790 981 F. 944 452 244