[M] Ir al Menú de navegación

[C] Ir al contenido

[I] Ir al índice de sección


 

Hasiera » Giza taldea

Giza taldea

Biobide enpresaren giza taldea sozietatearen aktiborik garrantzitsuena da. Ondokoek osatzen dute taldea: gidariek, ikuskatzaileek eta trafiko buruek, administrariek eta mantentze zerbitzuan lan egiten dutenek. Haien ardurapean dago, batez ere, hiritarrei eskaintzen zaien zerbitzuaren kalitatea

Ustiatze Saila

Horren ardura da autobus zerbitzua ustiatzea eta ikuskatzea alor guztietan: ordutegiak eta maiztasunak jartzea, ibilbideak, zirkuituen sarea, linea bakoitzeko egon beharreko ibilgailuen kopurua zehaztea, ustiatzea hobetzeko ikerketak, ibilbideak, etab. Ardura horretan ere sartzen da gidari guztiak kontratatzea eta ondoko prestakuntza ematea.

Administrazio eta Langileria Saila

Sailaren ardura da konpainiaren alorrak kontrolatzea eta kudeatzea. Ardura hori gauzatzeko, ondoko eginkizunak hartzen ditu bere gain: kontabilitateko egoera-orriak, nominak kudeatzea, eguneroko diru-bilketa kontrolatzea, bankuekin eta hornitzaileekin negoziatzea eta harremanak izatea, eta, balizko finantzaketak lortzea, besteak beste.

 

Mantentze Saila

Mekanikari profesionalen talde aditu batek osatua, saila arduratzen da Biobide enpresako ibilgailu guztiak zerbitzua emateko modu onean egoteaz (mantentzea, garbiketa eta erregaiz hornitzea), matxurak konpontzeaz, ordezko piezaz hornitzeaz, eta abarrez. Era berean, beste bi mantentze-lanen ardura dute: autobusetako elektronika sistemak eta instalazioak.

Marketing Saila

Ondoko ardurak ditu sailak: hiri garraioaren erabilpena bultzatzea, informazio, kontzientzia hartzeko eta sustatzeko kanpainak eginez; erakundeekin eta gizarte eragileekin lankidetzan aritzea; eta enpresaren kanpo eta barne komunikazioa koordinatzea. Halaber, bezeroentzat interesgarriak diren berritasunen edo alderdien berri ematen du, besteak beste: ordutegien gidak edo geralekuak, eta erreklamazioak kudeatzea; garraioari dagokionez, hiritarrak dituen behar asko edo hobe daitezkeen alderdi ugari antzematea ahalbidetzen duelako horrek.



© Autobuses Urbanos de Bilbao, Biobide. Tellaetxebidea k., 3. 48015 Bilbao  clientesbilbobus@bilbao.eus
T. 944 790 981 F. 944 452 244